Pasar al contenido principal

Ategorrietan arropa berreskuratu

Ategorrietako atarian, hiruhileko honetan ere, ikasleek utzitako aterki, jertse eta antzekoak pilatzen joan zaizkigu. Apirilean egin bezala, oraingoan ere deia egiten dizuegu hurrengo ostegunean, ekainaren 6an, arratsaldeko 16:30ean Ategorrietako atarian erakusgai jarriko ditugun arropa eta aterkiak begiztatzera, eta, zuen seme-alabenak badira, hauek jasotzera. Jasotzen ez direnak gobernuz kanpoko erakunde batera bideratuko dira behar duten haurrek erabil ditzaten.