Pasar al contenido principal

Nola eragin mingainari euskaraz?

Atzo, Iñaki Eizmendi etorri zen gurera gure seme-alaben hizkuntza ohituretan gaztelerak duen presentziaren eta indarraren kausak azaltzera, eta, bide batez, euskaraz aritzeko eta eragiteko pistak ematera. Gai hau ikastolako gurasoen kezka dela ulertuta antolatu zuen Zurriolako Gurasoen Euskara Batzordeak hitzaldia, eta harriduraz eta kezkaz bizitu genuen bertaratu zen guraso kopuru murritza. Hala ere, jarraituko dugu lanean gure hizkuntzak presentzia gehiago izan dezan, bai guraso, bai txikieenen artean ere. Hementxe dituzue aholku eta proposamen batzuk.