Pasar al contenido principal

Etiopia-Utopiari ekarpena

LH 6ko ikasleok azoka solidarioa antolatu genuen duela aste batzuk, Etiopia-Utopia elkarteari laguntzeko. Aste honetan, elkarte horretako Josu eta Imanol izan ditugu gurean, eta bildutako dirua eman diegu. Gainera, beren eginkizuna azaldu digute, eta Tigray eskualdeko komunitatearen bizi baldintzak hobetzeko egiten duten lan garrantzitsua ikusi ahal izan dugu. Mila esker!