ZURRIOLA IKASTOLAKO HHRAKO MARKO PEDADOGIKOA
Gure proposamen pedagogikoa lkastolen Elkarteak Haur Hezkuntzarako duen hlZAN marko pedagogikoan du oinarri.
Haurraren eta etorkizunean izango den helduaren bizitza, hein handi batean, haurtzaroan izandako esperientzien araberakoa izango da. Honela, familiekin lankidetzan, haurraren garapen osoa bideratzea da hezkuntzaren lehen etapa honetan gure xede nagusia. Azken honen lorpenerako ezinbestekoa da haurra bere iniziatibaz sortutako ekintzan aritzea.
Haurraren garapen osoaren ikuspegitik, haurra ulertzeko moduaren oinarrizko printzipioak dira ondorengoak:
- Errespetua haurraren izate osoari. Haurra bizitzaren lehenengo unetik pertsona aktiboa, bizia, sentikorra eta harbera da. Haur bakoitzak bere garapen-erritmoa dauka.
- Konfiantza haurraren berezko garapen-ahalm enean, bere jarduera autonomoa ahalbidetu eta errespetatuz, prozesuak ez aurreratuz eta haurra bere bizitzako protagonista dela onartuz.
- Haurraren ziurtasun fisikoa eta emozionala bermatu behar dugu, mugimendu eta ekintza autonomo librean garatzeko behar dituen baldintzak eskainiz eta bere beharrekiko sentikortasuna adieraziz.
Hau guztia honela izanik, hezitzaileak haurraren ondoan egon behar du, bere bidelagun izan behar da. Helduak haurrari segurtasuna eman behar dio hau ekintza autonomoan aritzeko, esplorazio, esperimentazio zein jalas librean modu autonomoan aritzeko.
Gure proposamen pedagogikoa aurreko printzipioetan oinarritzen da eta honek, egunerokotasunean proposatzen ditugun espazio, material, ordutegi eta jardueretan eragin zuzena du. Hau honela, bi momentu nagusi desberdindu ditzakegu:
- Jolas-autonomorako tartea: haurrari zeinekin eta zertara jolastu nahi duen aukeratzeko aukera ematen diogu. Horretarako espazioak gune desberdinetan antolatzen ditugu, interes, garapen momentu eta adimen desberdinei erantzuteko. Jolasa da haurraren ekintza naturalena, honen bitartez ikasten du, bere sormena azaleratzen da, den bezala agertzen da, inguruan dituen pertsonekin harremantzen da eta bere nortasuna eraikitzen du.
- Elkargunea: haurra bere taldearekin eta tutore-erreferentearekin elkartuko da eta bertan pentsamendu logikoarekin eta ahozkotasunarekin zerikusia duten proposamen desberdinak egingo ditugu, besteak beste, olerkiak, ipuinak, abestiak, asmakizunak, gai desberdinen inguruko elkarrizketak ...
Gure proposamenaren berri lrutxuloko HITZAn argitaraturiko elkarrizketa honetan aurkituko duzue.
PSIKOMOTRIZITATEA
6 urte arte, haurra gorputzaren bidez bizi eta komunikatzen da. 6 urtetik aurrera, gorputzaren bidezko komunikazioa gutxitzen doa, eta ahozko hizkuntzak indar handiagoa hartzen du.
Psikomotrizitateko saioa, gorputzaren bidez adierazpen librea ahalbidetzen duen unea da, "gorputzean" eta "gorputzaren bidez" adierazteko bidea ematen duen testuinguru bat; norberaren "Nia" eraikitzen laguntzen duena.
Psikomotrizitate gelan proposatzen dugun saioan haurrak "bidaia" bat egingo du gorputz osoa inplikatzen duen jolasetik adierazpen sinbolikora. Proposamen hau orokorra da baina adinaren arabera saioak aldatuko dira, haurraren garapen fasea dela eta.
Psikomotrizitate saioetako jarduera, ondoren adierazten dena lortzera bideratua izango da:
- Haurraren komunikazioa erraztea, hasieran hitzik gabekoa, eta pixkanaka hizkuntzaren bidezko komunikazioa sartuz. Ekintza eta jarduera sortzaileak estimulatzea. Haurraren autonomia garatzea.
- Haurrak psikomotrizitate gelara astean behin joango dira.
BASOESKOLA PROIEKTUA
2019-2020 ikasturtean ekin genion proiektu honi. Honetan bidelagun ditugu Ekogunea fundazioko hezitzaileak. Proiektu hau momentuz haur hezkuntzako adineko haurrekin aurrera eramateko pentsatua dago. Naturarekin kontaktuan egotea onuragarria da guztiontzat eta beharrezkoa, batez ere adin hauetan.
Proiektuak oinarri sendoak dauzka, herrialde desberdinetan martxan daukate aspalditik eta ikerketa desberdinetan ondorioztatu da haurren ongizatea nabarmenki hobera egiten duela naturarekin kontaktu zuzen eta jarraia duenean.
Gure ikastolaren inguruan proiektuaren helburuak betetzen dituen naturguneak identifikatu ditugu eta horietara joaten gara astean behin, momentuz, HHSeko haur taldeekin. lrutxuloko HITZAn argitaraturiko elkarrizketa honetan aurkituko duzue gure basoeskola proiektuaren inguruko informazio gehiago.
ELEANITZ PROIEKTUA
Euskara ardatz duen eleaniztasun-egitasmo uztartua eta orekatua garatzea da Eleanitz proiektuaren xedea. Euskararen nagusitasuna eta euskararekiko konpromisoa ikastolaren funtsa izanik, gizartean hizkuntza egoeraz eta beharrez jabetuta egiten dugu Eleanitz English planteamendua.
Berezitasuna atzerriko lehen hizkuntzaren (ingelesaren) irakaskuntza goiztiarrean eta bigarren hezkuntzan ikasgai batzuk ingelesez lantzean datza. Atzerriko bigarren hizkuntza (frantsesa) irakasten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren hasieran hasten gara.
Zurriola lkastolan egiten dugun irakaskuntza ele-askotarikoaren planteamendua honako hau da:
Haur hezkuntzako etapan gure helburua haurrarengan ingelesarekiko interesa piztea da, honekin harreman positibo bat eraikitzea, betiere modu ludiko eta atsegin batez.
Astean zehar HH4 eta HH5eko talde bakoitzak ingeleseko bi saio ditu. Hauetan Artigal-en "Ready for a Story" metodoa erabiltzen dugu, Eleanitz proiektuaren lehen zikloan lantzen dena (4 eta 5 urteko haurrekin). lstorioetan oinarritzen da, eta hasieran istorioak antzezpen kolektiboen bidez kontatzen dira. Emozioz jositako ipuinak dira, eta haurrak ez dira ikusleak, aktoreak baizik, pertsonaiek esaten duten guztia errepikatzen duten aktoreak. lkasturtean zehar ipuinak modu honetan landuko ditugu astean zehar ingeleseko gelan egingo ditugun bi saioetan.