Datorren astetik aurrera Ikastolako jardun arruntari ekingo diogu, eta inoiz baino gehiago, eta lehen egunetik, gogorarazi nahi dizuegu Ikastola euskararen gotorleku dela. Euskara eta euskal kultura babestu eta sustatzeko sortu zen Zurriola Ikastola, eta partaide guztioi eskatu nahi dizuegu gai honekiko konpromisoa, zuen egunerokoan noski, baina bereziki Ikastolako eremuetan zaudetenean ahal dela euskaraz eginez. Bizi dezagun Ikastola euskaraz!
- ZATOZ GU EZAGUTZERA!
- Nuestra ikastola
- Etapas educativas
- Servicios
- Familias