Pasar al contenido principal

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaz gozatzen

LH4ko eta LH6ko ikasleok goizpasa joan gara gaur Euskadiko Oskestra Sinfonikoaren egoitzara, Living room music ikuskizunaz gozatzera. Zentzumen guztiak martxan jarri ditugu, eta punta-puntako lau musikarik erritmo, soinu, kolore eta argi jolasez busti dituzte inguruak. Gainera, etxeko tresnekin musika egin daitekeela erakutsi digute botilak, erratzak, pilotak, etab erabiliz. Oso ongi pasatu dugu!