Pasar al contenido principal

Gazteen Eguna Hurran

Ikasleen Euskara Batzordeak antolaturik, Gazteen Eguna ospatu dugu gaur DBHko ikasleek, gure arteko euskarazko harremanak susatzeko. Goizean, atsotitz baten lehen zatia banatu digute gutako bakoitzari, eta egun osoan zehar gure atsotitzaren bigarren zatia zuen pertsona topatu behar izan dugu. Azkarrenek saria izan dute gainera. Bazkal ondoren, aldiz, Herri Kirolen Txapelketa ospatu dugu. Eskerrik asko antolatzaileei!!