Pasar al contenido principal

Zirriborro Jazz Band partaide bila

​​Duela urte batzuk, guraso-talde batek Zirriborro Jazz banda sortu genuen. Pandemiak bertan behera utzi zuen aurretik genuen aktibitatea, baina hilabete honetan martxan jarri gara berriro! Hori dela eta, tronpetak, tronboiak, saxofoiak eta baxuak behar ditugu. Hauetariko instrumenturen bat jotzen baduzu edo jotzen duen norbait ezagutzen baduzu eta ondo pasatzeko gogoa baduzu, zirriborrojazzband@gmail.com- era idatzi.