Pasar al contenido principal

Azoka solidarioa

Aurten ere, LH 6ko ikasleek Elkartasun Azoka antolatu dugu, eta oraingoan "Kaleko Afari Solidarioak" elkartea laguntzea adostu dugu guztion artean. Alde Zaharreko bizilagunek sorturiko elkarte honek kalean bizi direnei afari beroak prestatu eta banatzen dizkiete egunero, eta asteartean, elkarteko bi bolondres eta Anour gazte magrebiarraren bisita interesgarria izan genuen. Eskerrik asko azokan parte hartu zenuten guztioi!!