Pasar al contenido principal

Bota loreak euskarari! Photocall-a

Udaberriko festaren harira, Gurasoen Euskara Batzordeak ekimen berezi bat antolatu du oporren osterako: udaberriko photocall-a. Familiak Ikastolan elkartu eta euskararen aldeko mezuekin argazkiak ateratzea izango da helburua, udaberrian euskararen erabilera ere indarberritu dadin Ikastola komunitatean. Soroan, apirilaren 18an eta 19an izango da photocall-a, 16:45-17:45 artean. Ategorrietan, berriz, apirilaren 20an eta 21ean, 16:30-17:30 artean. Anima zaitezte parte hartzera, eta BOTA LOREAK EUSKARARI!