Pasar al contenido principal

Ikastolako Plan Estrategikoa 2023-2027. 400 baietz!

Plan estrategikoaren lanketan murgildurik gaudela adierazi dizuegu behin baino gehiagotan. Zurriola Ikastola komunitatea osatzen dugun guztion ekarpenak beharrezkoak izango dira ondorengo lanketarako. Asko izan zarete galdetegia erantzun duzuenak, baino oraindik ez da nahikoa. Parte hartzea zabalagoa izatea nahi dugu, Ikastolaren ahalik eta diagnosirik sakonena egin ahal izateko. 400 GALDETEGI JASOTZEA DUGU HELBURU udaberriko oporren ondoren, informazio osatuenarekin hurrengo faseari ekiteko. Gela bakoitzetik 4 galdetegi gehiago betetzea behar dugu. Oraindik galdetegia bete ez baduzue, eskertuko genizueke betetzeko tartea hartuko bazenute. ESKERRIK ASKO! 400 BAIETZ!