Pasar al contenido principal

Udako egonaldiak

Aurreko astean esan bezala, uda honetarako udaleku irekiak antolatu ditugu Zurriola Ikastolan, Bera Bera elkartearekin elkarlanean, gure Ikastolako HH eta LH-ko ikasleek aukera izan dezaten udako aisialdia Ikastolako instalazioetan eta euskaraz bizitzeko, jolas, irteera eta jarduera ugarirekin. Ekainaren 22tik uztailaren 28ra bitartean izango dira egonaldiak, eta zirkular honetan duzue txandekin, prezioarekin eta izen-ematearekin loturiko informazio guztia.