Pasar al contenido principal

Seaskak gure laguntza behar du

Eguraldiak Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko ametsa zapuztu zuen aurreko igandean, eta ezin izan zen Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ikastolen aldeko jai erraldoia Senpereko lakuaren inguruan ospatu. Festa bere handitasun osoan ezin ospatze horrek milaka euroko galera ekonomikoa ekarri dio Seaskari, eta guztion laguntza behar dute! Hemen duzue lagundu ahal izateko informazio guztia.