Ekintza bereziz beteriko astea izan dugu hau DBHn!! Ikasturtea amaitzen ari den honetan, jarduera ugari izan ditugu: piragua- eta surf-ikastaroak, inguruko naturguneak garbitzeko txangoak (ploggin), orientazio-saioak Gladys Enean, sendabelarren lanketa Ulian, ibilbide gidatuak Urgullen eta hitzaldi interesgarriak Ireki Begiak elkartearen eta Euskalgintzaren Kontseiluaren eskutik! Asko dugu ikasteko eguneroko jardun arruntetik kanpo ere!
- ZATOZ GU EZAGUTZERA!
- Nuestra ikastola
- Etapas educativas
- Servicios
- Familias