Pasar al contenido principal

Jangela-zerbitzua hobetzera goaz!

Ikastolako hainbat guraso eta langilez osaturik dago Jangela Batzordea, eta jangela-zerbitzua aztertu eta hobetzeko lanketari heldu diogu. Bide horretan, ikasle eta langileen iritziak jasotzeaz gain, familien ikuspuntua jasotzeak ere ezinbesteko garrantzia du, eta, horretarako, galdetegi bat betetzeko eskatu nahi dizuegu. 5 minutu besterik ez dituzue beharko, prozesu honetan partaide izateko! Hemen dituzue euskarazko galdetegia eta galdetegi elebiduna.