Ikastolako gurasoek euskaraz mintzatzeko egiten duzuen hautuak ikasleen euskararekiko atxikimenduan duen eragina ezagututa, familia guztiei deialdia egiten dizuegu berriro ere, ahal den guztietan euskaraz aritzeko. Helburu horrekin, norberaren ezagutza-maila areagotu edota mintza praktikan sakondu nahi izanez gero, urtero bezala, Ikastolan bertan euskara-eskolak eskainiko ditugu aurten ere. ANIMA ZAITEZTE! Irakurri zirkularra, eta bete inprimakia, irailaren 20a baino lehen!
![](/sites/default/files/styles/wide/public/albisteak/2023-09/euskaraz.jpg?itok=PwIUZ9Z5)