Pasar al contenido principal

PRIMERAN: euskal edukien plataforma

Martxan da euskal edukiak denentzat eskuragarri jarriko dituen plataforma digital berria: Primeran. SmartTV eta telefono mugikor gehienetan deskargatu daiteke aplikazioa, eta doakoa izango da. Besteak beste, Euskal Herriko filmak, nazioarteko telesailak, askotariko dokumentalak, sukaldaritzarekin lotutako lanak, musika eta haurrentzako edukiak eskainiko dituzte, eta plataformarentzat propio sortutako eduki esklusiboak ere iritsiko dira datozen hilabeteetan. Goza dezagun guztiok euskaraz!