Pasar al contenido principal

Arduratik ekimenera

Guraso bilera guztietan azpimarratzen ari garen moduan, gero eta kezkatuago gaude teknologia berriek eta sare sozialek haur eta nerabeengan duten eraginarekin. Hori dela eta, urtean zehar hainbat formakuntza-saio eta ekimen espezifiko bideratuko ditugu ikasleei begira. Baina, gai honen kudeaketan gurasoen inplikazioa ezinbestekoa dela argi dagoenez, familiei begira ere antolatuko ditugun ekimenetan parte hartzera dei egiten dizuegu. Adi egon!