Liburuak eta albun ilustratuak irakurtzea gustoko dugu, baita barnean dituzten marrazkiak ikustea ere! Liburu bakoitzak istorio berezi bat dauka, egilearen barnetik jaioa. Eta gu? Gu ere izan gaitezke egile! Lehengo tailer honetan “Beldar txiki jatuna” liburuaren harira, teknika grafiko desberdinez baliatuz gure akordeoi formako liburua sortuko dugu! Animatzen zarete bertan eskuak zikintzen ditugun bitartean ondo pasatzera?
Esperimentazio eta adierazpen artistikoaren bitartez, jolasaren bitartez eta haurrek beraien familiako kideekin elkarlanean, teknika grafiko zein proposamen artistiko desberdinak jorratzea dugu helburu, espazio atsegin eta dibertigarri bat sortuz.
Honela HH3-5 mailako ikasleentzat “Beldar txiki jatuna” liburua sortzeko tailer bat antolatu dugu urriaren 28an, larunbata, Soroako eraikinean. Tailerra 2 ordukoa izango da, 10:30tatik 12.30ak bitarte.
Izena emateko idatzi arteeskola@zurriolaikastola.eus helbidera hilaren 20a baino lehen.
- E-mailaren gaian “HH tailerra” jarri mesedez.
Beharko ditugun datuak honako hauek dira:
- Ikasleen izen abizenak eta maila/gela
- Kontaktuko telefono zenbaki bat
Tailerren prezioa honakoa da:
- Haur 1 + gurasoak: 18 €
- Bigarren anai-arreba: 7 euro €