Euskalgintzaren Kontseiluak sinadura-bilketa bat du martxan, EAEko Hezkuntza Lege berriak honako hiru puntuak jaso ditzala eskatuz:
- Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa.
- Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma.
- Hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea.
Zurriola Ikastolak bat egiten du adierazpenarekin, eta gure komunitateko kide guztiei dei egiten dizuegu eskaera sinatzera!