Pasar al contenido principal

Hendaiako txokolatezko egutegiak

Aurten ere, Hendaiako Ikastolak Txokolatezko Egutegien proiektua jarri du martxan, eta berriro ere Ikastolen arteko elkartasuna adieraziz eta iparraldeko Ikastolei bultzada emateko asmoz, Ikastolan bertan eskatu eta jaso ahal izango dituzue egutegiak, 10 euroren truke. Gaur bertan jaso dute ikasleek eskaera-orria, eta azaroaren 10a baino lehen eraman beharko diote tutoreari.