Urtero bezala, gurasoentzako euskara-eskolak eskainiko ditugu aurten ere Ikastolan bertan (Ategorrietan). Gainera, Ikastolako gurasoek euskaraz mintzatzeko egiten duzuen hautuak ikasleen euskararekiko atxikimenduan duen eragina ezagututa, Ikastolak bere gain hartuko ditu asistentzia-eskakizuna betetzen duten ikasleen matrikula-gastuak.
Ataria
Azken albisteak
OROKORRA
Aurtengo lanak eginda, gaur eman diogu amaiera ikasturteari! Irailaren 7an elkartuko gara berriro Ikastolan. Urteroko moduan, uztailean jasoko dituzue hurrengo ikasturteari buruzko xehetasunak. Bitartean, Ikastolarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi zurriola@ikastola.eus helbidera. GOZATU UDAZ ETA UDAK DAKARRENAZ!!
OROKORRA
Ikastolaren gestio-aplikazioa ALEXIA izan da azken urteetan. Orain arte aplikazio bitartez egindako kudeaketaren azterketa egin ondoren, datorren ikasturtetik aurrera gestio aplikatiboa INIKA izatea erabaki dugu Zurriola Ikastolan, baita beste hainbat Ikastolatan ere. EHIren eskutik joango den aldaketa honekin, hainbat prozesuen kudeaketa erraztea dugu helburu, baita familiekin komunikazioa eta zuzeneko gestioa hobetzea ere. Ikasturte hasieran jasoko duzue informazio gehiago.
DBH
Iritsi da Hurra eraberritzen jarraitzeko unea. Fase ezberdinetan ari gara lan horiek egiten, udako oporraldiak aprobetxatuz, eta aurtengoan lehen solairuaren txanda izango da. DBH 1 eta 2. mailako ikasleek irizpide pedagogikoei erantzuten dieten espazio balioanitzetan emango diete ikasturteari hasiera. Jarraian, frontoi gainean gimnasio bat eraikitzeari ekingo diogu.