Pasar al contenido principal

Noticias

HH5
Ikasturtea amaitzen ari den honetan, HH5eko lagunok Ategorrietara joan ginen ikastola ezagutzera, eta bertan jolasean aritu ginen. Primeran pasa genuen eta gogotsu gaude datorren ikasturtean bertara joateko!
HH4-5
Ikasturtean zehar HH4 eta HH5eko lagunok baso-eskolan ibili gara, astero-astero. Urte zoragarria pasa dugu naturan jolastuz ikasten. Ooooo, ze pena, bukatu da!!!!
HH2
HH 2ko lagunok Ikastolako gure lehen irteera egin dugu aste honetan! Autobusa hartu, eta Lore Baratzetara joan gara goizpasa, eta laguntxo eta irakasleekin goiz politak pasatu ditugu! Abiatu dugu irteeren ibilbidea!
HH-LH-DBH
Udako oporrak iristear daude, eta ekainaren 8tik19ra goizeko jarduna izango dugu HH eta LHko etapetan, ikasturteari amaiera emateko. DBHn ere jardun berezia izango dugu. Egun horietako antolakuntzaren berri ematen duen zirkularra duzue hemen.
LH4-5
LHko lagunok Euskal Herrian zehar jarraitzen dugu. Aste honetan LH 4 eta 5eko lagunon txanda izan da, eta Lizarran eta Allon izan gara. Ur askorekin egin diogu aurre beroari, eta egun zoragarriak pasa ditugu, lagunekin eta gurasorik gabe!
LH6
Azken asteetan LH6koak Gureak Dataposten ibili gara. Gureaken funtzionamenduaren berri emateaz gain, bertako taillerrean kate-lana nola egiten duten erakutsi digute. Oso irteera interesgarria izan da!
BATX2
Batxilergo 2. maila bukatu berri duten ikasleek orientazio-saioa izan dute gaur, Ikastolako orientatzaile akademikoaren eskutik. Aurreko astean gurasoei azalpenak eman ondoren, gaur ikasleen txanda izan da, uztailera bitartean EHUrekin egin beharreko izapide eta prozedurak gogora ekartzeko.
OROKORRA
Eguraldiak antolakuntza zaildu bazigun ere, ospakizunez beteriko eguna izan zen aurreko larunbata. Ikastolaren Festa ospatu genuen eta egun ederra igaro genuen! Jarraian duzue eguneko momentu desberdinak jasotzen dituen bideo polit bat. Mila esker zuen parte-hartze eta laguntzagatik! Guztion artean Ikastolaren Eguna hobetzen jarraitzeko asmoz, galdetegi labur hau erantzun dezakezue zuen balorazioa emateko.