Zein adinekin erosi lehen mugikorra?

Zenbatetan egin ote diogu galdera hori geure buruari! Mugikorra erosteko adinarekin eta mugikorraren erabilerarekin kezkatuak gauden LH4 eta 5eko guraso talde bat gara. Eta LH6ko gurasoak ere animatu nahi ditugu gurekin bat egitera. Proiektu bat abiarazi dugu ikastolan bi helburu nagusirekin: kontzientzia eragitea, eta gurasoen artean mugikorra erosteko adina ahalik eta gehien atzeratzeko konpromisoak bultzatzea. Zirkularra.