Skip to main content

Hitzaldia Palestinaz

Atef Abu Saif idazle eta Palestinako Aginte Nazionaleko Kultura ministro ohia Donostian izango da hurrengo astean, Berria egunkariaren eskutik, Gazako egoeraren inguruan idatzitako liburuaren euskarazko itzulpena aurkezteko. Asteazkenean, Abu Saif bera Zurriola Ikastolan izango dugu eta Batxilergo 1. mailako ikasleek aukera izango dute bere bizipenak bertatik-bertara entzun eta gaiaren inguruan dituzten galderak zuzenean egiteko. Aukera bikaina inondik ere!