Asteartean, otsailak 4, dugu Santa Ageda bezpera, eta festa-giroan Groseko kaleetara ateratzeko dei egiten dizuegu guztioi! 17:30ean izango dugu hitzordua Hurran, entsegu txiki bat egin eta segidan ateratzeko. Baserritar jantziak edota atorra iluna eta baserritar zapia janztearekin nahikoa izango dugu. Hemen dituzue abestuko ditugun abestien letrak, asteburuan praktikatzen joateko!
