Skip to main content

Mozorrotu libre eta jasangarri!

Badatoz inauteriak, festa eta alaitasuna! Mozorro aukeraketari buruzko lanketa egiten ari gara geletan, eta etxean ere gai honen inguruan aritzeko eskatu nahi dizuegu Agenda 2030etik eta Hezkidetza Taldetik:

  • Inauterien benetako izaerara itzuliz, etxean ditugun galtza, beroki, zapi, oihal zaharrak atera eta mozorro politak sor ditzakegu, originaletan originalenak! Gure planetak eskertuko du!
  • Mozorro ez-sexistak bultzatzea ezinbestekoa da, betiko estereotipo eta rol-etatik atera eta irudimena martxan jarriz! Mila aukera, mila mozorro! Sexismoa, biolentzia eta kontsumismoa gure ospakizunetatik ere kanpora ditzagun!