Euskararen kale-erabilera jaisten ari da Euskal Herriko herri askotan, eta kalean ez ezik, ikastetxeetako haurren artean ere euskararen erabilerak behera egin du. Egungo hezkuntza eredua bera bakarrik ez da gai ikasleak euskalduntzeko eta euskararen erabilera handitzeko; izan ere, frogatua dago aisialdiak pertsonen hizkuntza ohituretan eragin zuzena eta handia duela. Hortaz, uda honetan anima ditzagun gure seme-alabak ikus-entzunezkoak euskaraz ikustera, bihar-etzi errazago jo dezaten euskarara, etxean zein kalean. Bide hori errazteko helburuz, pantailen munduan haurrentzat dauden edukiak gure esku jarri dizkigu Pantailak Euskaraz elkarteak.
- ZATOZ GU EZAGUTZERA!
- Nuestra ikastola
- Etapas educativas
- Servicios
- Familias