Pasar al contenido principal

Kontuz! Haurrak!

Marrutxipiko lotura berriak gure Ikastolaren inguruan izan ditzakeen ondorioek kezka handia sortzen digute, bertan egunero oinez gabiltzanongan izango duen eragina bistakoa baita. Horrexegatik, Udaleko Mugikortasun zinegotziarekin eta zuzendariarekin bilera egingo dugu, ondorio horiek ekiditeko neurriak eskatzeko. Gainera, Mugikortasun Batzordeak kartelak jarri ditu Ategorrieta eta Soroa inguruetan, gidariak ere egoeraz ohartu daitezen.