Pasar al contenido principal

Marrutxipiko saihesbidea ireki dute

Gaur goizean ireki dute Marrutxipiko saihesbidea, eta Ikastola-eremuan izango duen eraginarekin kezkaturik, Udaleko mugikortasun-alorrarekin bildu ginen Mugikortasun Batzordeko, Artezkaritzako eta Zuzendaritzako ordezkariak. Ikastolako joan-etorrien irigarritasuna hobetzeko eta umeen joan-etorrietan segurtasuna bermatzeko eskaerak egin genizkien. Besteak beste, abiadura murrizteko neurriak eta eskola-eremua identifikatzeko seinaleak eskatu genizkien. Neurri batzuk aurreikusita zituzten, besteak aztertzekotan geratu ziren. Gertu-gertutik egingo diogu jarraipena!