Aurreko ostiraleko "Lansarien ekiparazioaren inguruko gezurrak gezurtatzen" albistean idatzitakoak gaizki-ulertuak sor ditzakeenez, horiek argitu nahi ditugu. Albistean aipatzen den bezala, Langile batzordeak eta Ikastolako zuzendaritzak, urriaren 15eko gobernu kontseiluaren ostean, LABek eta EHIk ateratako prentsa oharren hausnarketa bateratua egin zuten eta horietan esaten denaren inguruan, beste hainbat gaitan bezala, adostasuna erabatekoa da. Halere, albiste hori irakurrita, ikastolako langile batzordea LABek eta Hezkuntza Sailak sinatutako aurreakordioaren aurka dagoela uler daiteke eta hori ez da horrela. Hemen duzue ikastolako langileei bidalitako mezua.
- ZATOZ GU EZAGUTZERA!
- Nuestra ikastola
- Etapas educativas
- Servicios
- Familias