Pasar al contenido principal

Ategorrietan arropa berreskuratu!

Ategorrietako atarian hiruhilekoan zehar ikasleek utzitako aterki, jertse eta antzekoak pilatzen joan zaizkigu. Beraz, deia egiten dizuegu hurrengo astelehen eta asteartean, azaroaren 11 eta 12an, arratsaldeko 16:30ean Ategorrietako atarian erakusgai jarriko ditugun arropa eta aterkiak begiztatzera, eta, zuen seme-alabenak badira, hauek jasotzera. Jasotzen ez direnak gobernuz kanpoko erakunde batera bideratuko dira behar duten haurrek erabil ditzaten.