Pasar al contenido principal

Badator Euskararen Eguna Ikastolan!

Euskararen Eguna Ikastolan ospatzeko, aurre-lanketa berezi bat prestatu du Gurasoen Euskara Batzordeak: azaroaren 25ean, euskararen aldeko konpromiso-orri bat jasoko dugu etxeetan, eta ostiralera arteko epea izango dugu gurasook seme-alabekin orri hori betezeko. Orriaren truke, abenduaren 3ko txokolatadarako txartela jasoko dute LHko ikasleek (HHn ere lanketa bera egingo dugu, baina ez da txokolatadarako txartelik banatuko). Soroan eta Ategorrietan izango da aurten txokolatada.