Pasar al contenido principal

Euskal Herrian Euskaraz - Abenduaren 7an manifestaldia

Hizkuntza-larrialdiaren aurrean, abenduaren 7an euskaltzaleok Durangon mobilizatzeko deia egin du Euskal Herrian Euskaraz egitasmoak. Euskararen Errepublika eraikitzeko premia inoiz baino agerikoagoa dela ulertuta, manifestazio nazionala deitu dute. Arratsaldeko seietan abiatuko da Landako Gunetik. Ikastolen Elkarteak eta Zurriola Ikastolak manifestazioarekin bat egiten dute, eta komunitate osoari dei egiten dizuegu bertan parte hartzera!