Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolari 140.000 eurotako isun ekonomikoa jarri zion urtarrilean Hezkuntza Sailak, ikasleen matrikulazio-araudi berriak ezarritako ikasle topearen gainetik Ikastolako kide izan nahi zuten familia guztien HH2ko haurrak jasotzeagatik. Azken urteetan Hezkuntza Sailak hartutako hainbat neurrik sortutako kalteei aurre egiteko adierazpenak egin ditugu eta, oraingoan, Artezkaritza Kontseiluak hala erabakita eta Ikastolon arteko interkooperazioaren izenean, Zurriola Ikastolatik Zarauzko Ikastolari ikasle eta langile kopuru adinako euro banako ekarpen ekonomikoa egingo diogu, isunari aurre egiten laguntzeko.
