Ategorrietako atarian hiruhilekoan zehar ikasleek utzitako aterki, jertse eta antzekoak pilatzen joan zaizkigu. Beraz, deia egiten dizuegu hurrengo astelehen eta asteartean (martxoak 31 eta apirilak 1), arratsaldeko 16:30ean, Ategorrietako atarian erakusgai jarriko ditugun arropa eta aterkiak begiztatzera, eta, zuen seme-alabenak badira, hauek jasotzera. Jasotzen ez direnak gobernuz kanpoko erakunde batera bideratuko ditugu behar duten haurrek erabil ditzaten.
