Oporrak gertu dauden honetan eta ikasleek denbora libre gehiago izango dutela kontuan hartuz, berriro gogorarazi nahi dizuegu etxeetan zuen seme-alabekin interneten eta sare sozialen arriskuez hitz egiteak duen garrantzia. Asko dira nerabeek kontsumitzen dituzten eduki desegokiak eta jasotzen dituzten erronka biral arriskutsuak, eta helduok bidelagun izatea ezinbestekoa da. Egin dezagun bidea elkarrekin.
