Maiatzaren 15etik 25era, martxan jarriko da berriz euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua. Parte hartzea sustatzeko Euskaraldiaren hamaikakoak sortu dituzte, eta Zurriola Ikastolan ere osatu dugu gurea! Hiru eraikinetako atarietan ezagutuko dituzue hamaika kide horiek, egunez egun. Hemen duzue, bestalde, Euskaraldian Gros auzoan izango dugun egitaraua. Animatu eta parte hartu! Elkar mugituz egingo dugu!
