Pasar al contenido principal

ESKOLA BIDEAK eta OINBUSA

Eskola Bideak martxan jarri eta Oinbusaren programa lantzen hasiko gara segituan, eta egun hauetan zehar ekintza desberdinak egin ditugu. LHko bigarren ziklo osoak oinezkoen agiriak sortu eta konpromisoak hartu ditu, LH4ko ikasleak komertzioetan kartelan banatu dituzte eta LH6ko ikasleek 1. ziklokoei eskola bideetan parte hartzeko eta txapak sortzeko materiala banatu dizkiete. Haurrak prest ditugularik, ea denok batera Ikastolarako bidea gune seguru bat bilakatzea lortzen dugun! Guzti honen berri familiei emateko asmoz, datorren maiatzaren 20an, asteartea, bilera bat egingo dugu HH 5etik LH 6rako familientzat. Bileran parte hartzeko eman izena galdetegi honetan.