Pasar al contenido principal

Hausnarketarako parada

Ikastolaren festan Teknoizekoek bi hormairudi jarri genituen, nahi zuenak smartphoneen inguruko bere pentsamenduak, sentimenduak eta iradokizunak partekatu zitzan. Oso gauza interesgarriak jaso genituen, eta gehienok kezka bera partekatzen dugula agerian geratu zen: smartphnearen gehiegizko erabilera eta horrek giza-harremanetan duen eragina. Eskerrik asko guztioi zuen gogoeta eta ideiak partekatzeagatik. Bultzatu dezagun teknologiaren erabilera arduratsua, eta jarrai dezagun harreman sendoagoak eta hurbilagoak eraikitzen!