Pasar al contenido principal

Gurea erabili dezakezu!

“Gurea erabil dezakezu” ekimena plazaratu du Udalak aste honetan, prentsaurreko batean. Donostian 450 saltoki inguruk egin dute bat ekimenarekin, eta Grosen 90 inguruk. Beren erakusleihoetan petagina bereizgarria jarrita dute, eta behar duten gaztetxoei beren telefonoa erabiltzeko aukera eskaintzen die, mugikorraren beharra sahieztuaz. Kultur-etxe eta udal kirol instalazioek ere badute pegatina. Erakutsi zuen seme-alabei, behar izanez gero, aukera hau ere badutela zuekin harremanetan jartzeko!! Hemen duzue kanpainaren spota.