Urtero bezala, zuen seme-alabei hainbat baimen emateko inprimakiak dituzue hemen. Horietako hainbat irailaren 8rako betetzea ezinbestekoa izango da, lehen egunetik ikasleek behar dituzten baimenak izan ditzaten:
Baimen orokorrak (Ikastolan lehendabiziko aldiz dauden ikasleek soilik betetzeko) - Irailaren 8rako.
Osasun fitxak (Ikastolan lehendabiziko aldiz dauden edo osasunean aldaketak izan dituztenek soilik bete eta lehen egunean ikastolara ekarri) - Irailaren 8rako.
Ikaslea adin txikiko batek jasotzeko baimena (LH 1-2-3) - Irailaren 8rako.
Ordenagailuen kudeaketarako galdetegia (DBH 1- 2-3) - Irailaren 16rako.
Jangelan gelditu ez baina eguerdian ikastola barruan gelditzeko eskaera (DBH 1-2) - Irailaren 16rako.
Eguerdiko tartean ikastolatik ateratzeko baimena jangelako erabiltzaileentzat (DBH 3-4) - Irailaren 16rako.
Jolas-orduetan ateratzeko baimena (BATX1-2) - Irailaren 16rako.
