Urtero bezala, gurasoentzako euskara-eskolak eskainiko ditugu aurten ere Ikastolan bertan (Ategorrietan). Gainera, Ikastolako gurasoek euskaraz mintzatzeko egiten duzuen hautuak ikasleen euskararekiko atxikimenduan duen eragina ezagututa, Ikastolak bere gain hartuko ditu asistentzia-eskakizuna betetzen duten ikasleen matrikula-gastuak. Beraz, euskararen ezagutza-maila areagotu edota mintza praktikan sakondu nahi izanez gero, animatu eta eman izena irailaren 20a baino lehen!!
