Pasar al contenido principal

Palestiaren aldeko elkarretaratzeak

“Gure haurrak ere badira” elkarteak egin duen deialdiarekin bat eginez, urriko lehen hiru ostegunetan (urriak 2, 9, 16) elkarretaratzeak egingo ditugu hiru egoitzetako atarietan. Ikastolako ikasle, langile eta familia guztiei dei egiten dizuegu Palestina pairatzen ari den genozidioa salatzeko kontzentrazioetan parte hartzera. Bertan, argazkiak atera eta elkarteari bidaliko dizkiogu. Hemen ordutegiak:
  • Hurrako atarian 10:00etan
  • Ategorrietako atarian 16:30ean
  • Soroako atarian 16:45ean