Pasar al contenido principal

Guraso batzordeek jendea behar dute

Gurasoen parte-hartzea ezinbestekoa dugu Ikastolan, eta guraso-batzorde ugari ditugu aukeran. Zuek gabe Haurren Danborrada, mendi-irteerak, Euskararen Eguneko txokolatada eta antzeko jarduerak ezingo lirateke aurrera eraman. Batzorde ezberdinetako taldeak indartu behar ditugu ezinbestean. Izan ere, horietako batzuk desagertzeko zorian daude eta beste batzuetan taldekideen erreleboa eman beharra dago. Eman izena batzorderen batean galdetegi honen bidez!