Gure haurrak ere badira elkartearekin bat eginez, urriko lehen elkarretaratzea egin genuen atzo hiru eraikinetan, Palestinako genozidioa gelditzeko eskatuz. Gogoratu datozen bi ostegunetan ere egingo ditugula. Horrez gain, urriaren 25erako ekimen nazionala deitua dago Bilbon, eta Ikastolako kide guztioi bertan parte hartzera dei egiten dizuegu. Egun horretan ehundaka zapata-pare jarri nahi dituzte Bilboko kaleetan, Palestinan hildakoak irudikatuz. Hortaz, oso zaharrak diren edo puskatuta dauden zapata-pareak baldin badituzue, urriaren 6tik 15era Ikastolan bilduko ditugu, Bilbora eramateko. Azkenik, ekitaldi horretan laguntzeko bolondresak eskatu dituzte. Beraz, laguntzeko prest zaudetenok bete galdetegi hau.
