Aurten ere ekin diogu jazarpena prebenitzeko programari! Ikastolok Finlandiako KiVa programarekin genuen akordioa amaitu ostean, ikasi dugun guztia egiten jarraituko dugu gure programa propioarekin. Horretarako, LH 1etik DBH 3ra bitarteko gela guztietan jazarpenaren prebentziorako lanketak egingo dira, eta Bizikidetza Taldea ere martxan da, beharrezkoa balitz eskuhartzeko.
