“top@DIPC Zientziarekin solasean!” topaketan parte hartu zuten Batxi 2ko hiru ikaslek atzo, eta nazioarteko hainbat zientzialari ospetsurekin eta bi Nobel saridunekin solasean aritzeko aukera izan zuten. DNA-nanoteknologiaz, biologia zelularraz eta kimika supramolekularraz aritu ziren adituak, Euskal Herriko gazteen artean zientziari eta ikerketari buruzko interesa sustatzeko helburuarekin.
