Pasar al contenido principal

Trebagurasoak martxan

Gipuzkoako Foru Aldundiak gurasoentzako prestakuntza-ekimena jarri du martxan aurten ere. Programak, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Urria eta azaroan 3 hitzaldi izango dira: "Nola hitz egin heriotzaz gure haur eta nerabeekin", "Anai-arreben arteko gatazkak nola kudeatu?" eta "Pornografia gaur egungo sexu heziketa ote?". Hemen duzue informazio guztia.