Pasar al contenido principal

Gabonetako kantujirarako musikarien bila

Abenduaren 24an ospatuko dugun “Olentzero eta Mari Domingirekin Kantujiran” kalejiraren prestaketetan gabiltza, eta aurten Ikastolako gurasoak ere gurekin batera ikusi nahi genituzke, musika giroa are politagoa egiteko. Horretarako, galdetegi labur bat prestatu dugu: musika-tresnaren bat jotzen baduzu, mesedez, bete galdetegia azaroaren 11 bitarte. Zure parte hartzeak kalejira bereziagoa egingo du! Anima zaitez eta eman izena!